Aurkezpena
Helburuak
- Lurraldea orekatzen laguntzea.
- Landa eta itsasertz inguruneko bizitza-kalitatea hobetzen laguntzea.
- Lehen sektorearen eta landa eta itsasertz ingurunearen irudia hobetzea.
- Lehen sektorearen lehiakortasuna eta jasangarritasuna bultzatzea.
- Lehen sektorean eta landa eta itsasertz ingurunean erreferentzia izatea.
Xedea
Nekazaritza eta itsas arrantza sektoreen lehiakortasuna eta iraunkortasuna modu proaktiboan hobetzen laguntzea, baita landako eta itsasertzeko guneena ere, Eusko Jaurlaritzako ingurumen, lurralde-antolamendu, nekazaritza eta arrantza Sailaren politikak eta estrategiak oinarritzat hartuta; sektore horietan diharduten eragileekin elkarlanean lortu behar da hori, prestakuntza, enplegu eta ekintzailetza, landako eta itsasertzeko garapenaren aldetik zerbitzu integralak eskainiz, pertsonekin eta berrikuntzarekin konpromisoa hartuta.
Ikuspuntua
Sailaren proiektuan pieza garrantzitsua da eta Estatuan eta Europan erreferentzia nagusietakoa, sektorearen eta ingurunearen lehiakortasuna eta iraunkortasuna hobetzen egindako ekarpen eraginkorragatik.
Balioak
Hauek izan behar dute IMKren kulturaren bereizgarriak: berritzailea izatea, prozesuak etengabe hobetzea, erakundea osatzen duten pertsonak garatzea. Eta horien guztien oinarrian beste balio hauek egon behar dute: helburuak zehaztea (plangintza), talde-lana eta parte-hartzea, proaktibotasuna, lankidetza eta sektorearekiko eta ingurunearekiko konpromisoa.
- Berrikuntza: bilatu, imajinatu, sortu, aurrera egin
- Pertsonak garatzea: hobetu, ikasi, pertsona moduan hazi, prestatu
- Talde-lana: batu, elkarlanean jardun, lagundu, osatu
- Etengabeko hobekuntza: aurrera egin, sinplifikatu, eraginkortasuna bilatu
- Plangintza: plangintza egin, antolatu, proiektatu, egituratu, programatu
- Parte-hartzea: ekarpena, lankidetza, esku-hartzea, laguntza, partekatzea
- Proaktibotasuna: ekimena, sormena, gauzak gertatzeko bultzada ematea
- Lankidetza: lankidetza, parte-hartzea, ekarpena, sarean lan egitea
- Sektorearekiko-Ingurunearekiko konpromisoa: sektore zein ingurunearekin adostasuna, hitzarmena, hobetzeko grina...


