ITSASMENDIKOI-ren zentroak
Itsasmendikoik lau prestakuntza-zentro eta hiru zentro kolaboratzaile ditu, hiru lurralde historikoetan banatuta. ITSASMENDIKOI-ko zerbitzu zentralak Arkaute NEn aurkitzen dira
ITSASMENDIKOI Pasaia (Pasaia IAE), 2006ko abenduaren 31ra arte Pasaiako Itsas Arrantzarako Ikastetxe Politeknikoa izan zena, ITSASMENDIKOI sozietate publikoaren zentro bat da, eta landako eta itsasertzeko eremuen prestakuntzan, laneratzean eta garapenean lan egiten du.
Prestakuntza-eskaintza zabala du, itsaso eta arrantzaren arloan, profesionalak trebatzera, titulatzera eta birziklatzera bideratua: prestakuntza-zikloak (hasierako prestakuntza); etengabeko prestakuntza eta prestakuntza trinkoa; itsas espezialitateko ziurtagiriak; merkataritza- eta arrantza-itsasontzietako titulu profesionalak; osasun arloko prestakuntza; eta itsas kirolaren alorreko titulazioak.
Pasaia IAEk instalazio modernoak ditu, honako alor hauetakoak: elektrizitatea, makina erremintako eta soldadurako lantegiak, motorrak, automata programagarriak, hidraulika, komunikazio-gelak, segurtasuna eta bizirautea, radarra, nabigazio- eta arrantza-simulatzaileak, saregintza eta bestelako hainbat zerbitzu, hala nola liburutegia, ikus-entzunezkoen gela, informatika, planetarioa, eskola-itsasontzia, erreskate- eta biziraupen-itsasontziak, eta benetako suetarako eremua, Fraisoro NEn kokatua.
ZUZENDARIA: JUÁN LUIS GÓMEZ RIPALDA
IKASKETABURUA, IRAKASLEEN KOORDINAZIOA: ROMÁN RIVAS
ETENGABEKO ETA TRINKOKO PRESTAKUNTZA ARDURADUNA: MIKEL ARRIETA
LANERATZEKO ZERBITZUAREN ARDURADUNA: GEMA CES, JUAN MIGUEL BILBAO
ITSASERTZ GARAPENAREKO TEKNIKARIA: KOLDO GOITIA
Non gaude / Nola iritsi



