Saltar al contenido | Saltar al meú principal | Saltar a la secciones

Eusko jaurlaritza
Loading

ITSASMENDIKOI-ren zentroak

Itsasmendikoik lau prestakuntza-zentro eta hiru zentro kolaboratzaile ditu, hiru lurralde historikoetan banatuta. ITSASMENDIKOI-ko zerbitzu zentralak Arkaute NEn aurkitzen dira

 
Fraisoro

Prestakuntza eskaintza FRAISORO

Pdf formatua       Deskargatu

 
Trabajando en el invernadero


Jada badira 106 urte baino gehiago Fraisoro NE Gipuzkoako eta EAEko nekazaritzaren eta abeltzaintzaren zerbitzura dagoela. Hain zuzen, 1898ko irailaren 7an inauguratu zuten "Casa Modelo Fraisoro" izenekoa, Gipuzkoako Foru Aldundiaren ekimenez, zientzia eta teknologia oinarri zituela. Hasieran, "Casa Modelo" haren helburu nagusia Gipuzkoako nekazaritza eta abeltzaintza indartzea zen, maila eta alderdi guztietan. 1904. urteaz geroztik, helburu nagusi horrez gain, baserritarren prestakuntzaren eta trebakuntzaren ardura hartu zuen bere gain, eta "Escuela de Capacitación Agraria Fraisoro" izenekoa bihurtu zen. Helburu horiei eutsi die egun arte, eta garatu ere egin ditu. Ibilbide luze horretan, eskolak aldaketa eta gorabehera ugari izan ditu, baina ezinbestean jardun ahal izan gabe geratu den aldi labur batzuk kenduta, etengabe aritu eta aritzen da lanean Gipuzkoako nekazaritza eta abeltzaintzaren alde. Gaur egun, Fraisoroko nekazaritza-eskola ITSASMENDIKOI Sozietate Publikoan integratuta dago.

Zentroaren instalazioek punta-puntako teknologia dute, eta bertan, ikasleek egiten ari diren ikasketekin lotutako praktikak egin ditzakete, baldintza guztiz errealetan. Halaber, praktikak egitean, une oro dute monitore baten tutoretza eta aholkularitza.
Esne-behien ustiategi bat dago, informatika bidez erabiltzen dena. Ustiategiak merkatuan eskura daitezkeen aurrerapen tekniko modernoenak ditu; esaterako, jezteko robota. Gainera, pirenaiko arrazako behi amen talde bat dago, haragi-ekoizpenerako egokia, bai eta haiengandik sortutako txahalentzako loditegia ere. Behi-aziendako ustiategi horietako bazka-ekoizpenerako, 20 hektareako lursaila dago; bertan, ikasleek praktikak egiten dituzte: bazka-ekoizpena, makinen erabilera, agronomia (kasu bakoitzean erabili behar diren laborantza-makinak eta -tresnak erabiliz).

Berotegiek 4.000 m2 hartzen dituzte, eta barazkiak eta landare apaingarriak ekoizteko teknika modernoenak daude. Besteak beste, laborantza hidroponikoko edo lurzorurik gabeko berotegiak nabarmendu daitezke.

Halaber, lantegi mekaniko bat dago, mekanizazioko eta lantegiko praktikak egiteko makinak eta tresnak dituena. Lantegiaren ekipamenduari esker, nekazaritza eta abeltzaintzako ustiategietan eta bertan erabiltzen diren makinetan egin behar izaten diren konponketa txikiak egin daitezke.

Instalazio horiez gain, beste hauek ere badaude:

  •  Erlategia: 20 erlauntz daude, eta eztia eta eztikiak lortzeko behar diren makina eta tresna guztiak.
  •  Nekazaritza-praktiketarako laborategia.
  • Sagardotegia. Sagardoa egiteko eta botilatzeko guztiz ekipatua.
  • Estazio meteorologikoa.
  • Zuhaitzen eta zuhaixken bilduma. Baso autoktonoa.
  • Baratzea.
  • Lorategiak eta lorategiak sortzeko eta mantentzeko makinak: sasi-garbitzeko makina, soropil-ebakitzekoa, eskai-moztekoa, ureztatzeko sistemak...


Ikasketak egitea errazteko, jangelako eta ostatuko zerbitzua dago. Ostatua mantenu erdiko edo mantenu osoko erregimenean har daiteke.

ITSASMENDIKOI-Fraisorok zerbitzu hauek eskaintzen ditu: hasierako prestakuntza, prestakuntza trinkoa, etengabeko prestakuntza eta landa-eremuen garapenerako zerbitzuak. GazteNEK koordinazio-zerbitzua ere badu.

ZUZENDARIA: JOSE JAVIER ORMAZABAL
IRAKASLEEN KOORDINATZAILEA: MARIJO MAIZ
ETENGABEKO ETA TRINKOKO PRESTAKUNTZA ARDURADUNA: BEATRIZ EGUSKIZA
LANERATZEKO ZERBITZUAREN ARDURADUNA: XABIER MURUAMENDIARAZ
LANDA GARAPENERAKO TEKNIKARIAK: BITTOR OROZ, ARANTXA ARIZTIMUÑO
GAZTENEK KOORDINAZIO-ZERBITZUA: JESUS CALVILLO

 

Non gaude / Nola iritsi

 -tik   Fraisoro NEra:  

 

Logotipo de Ikaslan
  • Arkaute Nekazaritza Eskola
    01192 Arkaute (Araba)
    Tel.: 945 285 387
    Faxa: 945 284 955
    arkaute@itsasmendikoi.net
  • Derio Nekazaritza Eskola
    Berreaga, 5
    48160 Derio (Bizkaia)
    Tel.: 944 541 421
    Faxa: 944 540 162
    derio@itsasmendikoi.net
  • Fraisoro Nekazaritza Eskola
    Elbarrena Auzoa
    20159 Zizurkil (Gipuzkoa)
    Tel.: 943 692 162
    Faxa: 943 692 247
    fraisoro@itsasmendikoi.net
  • Pasaia Itsas Arrantza Eskola
    Marinos Kalea, 2
    20110 Pasaia (Gipuzkoa)
    Tel.: 943 40 41 70
    Faxa: 943 40 41 77
    pasaia@itsasmendikoi.net
  • Bermeo Itsas Arrantza Eskola
    C/ Ongintza, s/n
    48370 Bermeo
    Tel.: 94 688 1862
    Fax.: 94 688 0052
    bermeo@itsasmendikoi.net