ITSASMENDIKOI-ren zentroak
Itsasmendikoik lau prestakuntza-zentro eta hiru zentro kolaboratzaile ditu, hiru lurralde historikoetan banatuta. ITSASMENDIKOI-ko zerbitzu zentralak Arkaute NEn aurkitzen dira
Bermeo IAE
IMK Bermeo IAE prestakuntza zentroa Urdaibaiko biosferaren erreserbaren ingurunean dago estrategikoki kokatuta, Bilboko portuaren ondoan, non itsasoari eta arrantzari lotutako jarduerak modu berezian errotuta dauden eta zonaldeko baldintza sozio-ekonomikoetan eragina duten.
Zentroak 1.144 m2 erabilgarri ditu irakaskuntza lanetarako, eta ekipamendu eta instalazio sofistikatuak dauzka, esaterako, arrantza, nabigazio eta maniobra, komunikazio eta makinen simulagailuak, tailer mekanikoak, motorren gela, hotz gunea, automatismoen eta elektrizitate laborategiak, itsas segurtasuneko eta informatikako gelak, eta planetarioa.
Prestakuntza zabala eskaintzen du, itsasoan eta arrantzan aritzeko titulu profesionalak eskuratzeko behar den hasierako prestakuntzatik hasita (erdi mailako eta goi mailako formazio zikloak) itsas alorreko espezialitateetako egiaztagiriak eta tituluak eskuratzeko behar den Merkataritzako Itsasketako Zuzendaritza Nagusiak (DGMM) homologatutako formazioraino, Nazioarteko Itsas Erakundeak (OMI) ezarritako estandarrak beteta.
FORMAZIO ZIKLOAK:
ERDI MAILA
- Arrantza eta itsas garraioa
- Itsasontzietako makinen eta instalazioen operazioa, kontrola eta mantentze lanak.
GOI MAILA
- Itsasontziko makinen eta instalazioen ikuskapena eta kontrola
HELBIDEA:
Ongintza kalea, z.g.
48370 Bermeo
Telf: 94 688 1862
Faxa: 94 688 0052
Non gaude / Nola iritsi




