ITSASMENDIKOI-ren zentroak
Itsasmendikoik lau prestakuntza-zentro eta hiru zentro kolaboratzaile ditu, hiru lurralde historikoetan banatuta. ITSASMENDIKOI-ko zerbitzu zentralak IMK Arkauten aurkitzen dira

ARTZAIN ESKOLA
Artzain Eskola ITSASMENDIKOIrekin hitzarmena duen zentroetako bat da. Artzain Eskola 1997an jarri zen abian, Arantzazun (Gipuzkoan), Aizkorri-Aratz Parke Naturalean kokatuta dagoen Gomiztegi baserrian. Artzain Eskolaren helburu garrantzitsuena artzainen profesionalizazio maila handitzea da.
IMK Artzain Eskola mundu osoan artzaintzarako erreferente bilakatu da. Euskal profesional eta ikasleak hartzen ditu eta baita beste erkidegoetatik eta herrialdeetatik datozenak ere. Eskola eta ardi latxen artaldeak osatzen duten binomio hau esnetarako ardien azpisektorean estrategia nagusi moduan finkatu da, prestakuntzaren eremuan. Eskola honek tokiko arrazak (latxa) erabiltzeko sistema defendatzen du eta oinarri ditu animaliak eta ingurumena errespetuz erabiltzea eta lurraldea gestionatzea (larrea erabiltzea). Gainera, sektore garapen eta ikerketa erakundeen eta elkarteen laguntza du, prestakuntza programetan parte hartzen dute eta.
ITSASMENDIKOI Artzain Eskola 2007. urtean erabat eraberritu zen eta 1.300 m2-ko instalazio berrituak daude . Alde batetik, klase teorikoak emateko gela eta bulegoak berritu ziren baina aldaketarik garrantzitsuenak instalakuntzetan eman ziren: artegian, gaztandegian eta jezteko gelan. Orain punta-puntako instalazioak daude, saio praktikoak egiteko; baita artalde estandar bat ere.
Prestakuntza trinkoko eta etengabeko ikastaroak eskaintzen zaizkie ardi sektorean gaur egun ari diren eta etorkizunean arituko diren profesionalei.
Ardi sektoreko etorkizuneko profesionalentzako monitorizazio zerbitzua ere eskaintzen da. Hau da, ardi ustiategi bat sortzeko eta abian ipintzeko aholkularitza zerbitzua eskaintzen da.
KOORDINATZAILEAK: BATIS OTAEGI ETA EKAIN MURUA
Non gaude / Nola iritsi
